Politika -

Kongresuan

Amaiurrek osoko zuzenketa aurkeztuko die Rajoyren Aurrekontuei

Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari "foru-pasea" erabili dezatela eskatu diete PPren Gobernuaren neurrien aplikazioa saihesteko.

Sabino Cuadrak eta Rafa Larreinakema dute Amaiurren asmoen berri. Efe.
Sabino Cuadrak eta Rafa Larreinakema dute Amaiurren asmoen berri.
Sabino Cuadrak eta Rafa Larreinakema dute Amaiurren asmoen berri. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek osoko zuzenketa aurkeztuko die Estatuko Aurrekontuei krisia konpontzen ez dutelako eta "Euskal Herriaren errealitate nazionala" eta subiranotasuna izateko "eskubidea" onartzen ez dutelako.

Era berean, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari "foru-pasea" erabili dezatela eskatu diete PPren Gobernuaren neurrien aplikazioa saihesteko.

Zuzenketa ostiralean erregistratu zuten eta igande honetan azaldu dute Donostian Rafa Larreina eta Sabino Cuadra Amaiurreko diputatuek emandako prentsaurrekoan.

Amnistia fiskala

Agerraldi horretan, eta PPk onartutako amnistia fiskala "iruzurraren apologia" dela aipatuta, Rajoyren Gobernuaren aurrekontuek Euskal Herriak bere subiranotasuna izateko duen beharra berretsi egiten dutela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea