Politika -

Barne ministroa

Fernandez Diaz: 'ETA ez da Gobernuz Kanpoko Erakunde bat'

Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioako diputatuak ETAren desegitea presoak kalean daudenean etorri behar dela defendatu du gaur goizean.

Jorge Fernandez Diez Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Jorge Fernandez Diez Barne ministroa. Argazkia: EFE.
Fernandez: 'ETA ez da ez benefizentzia erakundea ezta gobernuz kanpoko erakundea'

02:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan, ETA ez da ez Gobernuz Kanpoko Erakunde bat ezta "benefizentzia erakunde bat" ere. Hitz horiekin Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuaren adierazpenak erantzun ditu Barne ministroak (ETAren desegitea presoak kalean daudenean etorri behar dela defendatu du Antiguedadek Radio Euskadin).

"ETA ez da Gobernuz Kanpoko Erakunde bat edo espetxetik ateratzean presoak hartu behar dituen benefizentzia erakunde bat", erantzun du Fernandez Diazek.

Alderdi abertzaleek ETAri desegiteko eskatu behar diotela gogoratu du Barne ministroak. Bitartean, Espainiako Gobernuak ez du ETArekin edo alderdi politikoekin hitz egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea