Politika -
'Proces' auzia
Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman du Bassa eta Forn sedizio delituagatik zigortu zituen Gorenaren epaia
Datozen egunetan emango dute argitara epaiaren edukia, baina aurreratu dute Konstituzionalak atzera bota dituela Kataluniako prozesu independentistagatik zigortutako Bassa eta Fornen babes helegiteak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sedizio delitua egotzita, Dolors Bassa eta Joaquim Forn Kataluniako kontseilari ohien aurka Gorenak ezarritako zigorrak ontzat eman ditu ostegun honetan Auzitegi Konstituzionalak. 12 urteko eta 10 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorrak eskatu zituzten Bassa eta Fornentzat, hurrenez hurren.
Datozen egunetan emango dute argitara epaiaren edukia, baina aurreratu dute Konstituzionalak atzera bota dituela Kataluniako prozesu independentistagatik zigortutako Bassa eta Fornen babes helegiteak.
Hain zuzen ere, auzitegiko gehiengo kontserbadoreak errefusatu ditu helegiteak, Maria Luisa Balaguerren, Juan Antonio Xiolen eta Ramon Saezen boto partikularrekin. Seik bozkatu dute alde; hiruk aurka.
Ebazpenean, baina, ez dute Antonio Narvaezek eta Candido Conde-Pumpidok parte hartu, ezta bajan dagoen Anfredo Montoyak ere.
Emaitza horrekin, beraz, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo beharko dute orain Bassak eta Fornek, azken aukera gisa.