Politika -
Ostiral honetan
Barne Ministerioak Birgizarteratze Plana azalduko die biktimei
Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak Birgizarteratze Planaren nondik norakoak azaldu nahi dizkie terrorismoaren biktimen elkarte guztiei.
Redacción
Espainiako Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak terrorismoaren biktimen elkarteak deitu ditu, Gobernuak aurkeztutako terrorismoaren presoak Birgizarteratzeko Plana azaltzeko, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.
Biktimen elkarteek hedabideen bidez izan dute Barne Ministerioren Planaren berri, eta publikoki errefusatu dute. Ondoren, Angel Yuste Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusiaren eta Sonia Ramos Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari nagusiaren deia jaso dute.
Europa Pressen arabera, Espetxeetako Zuzendaritzako kide bat elkarteekin harremanetan jarri da ostegun honetan, arratsaldean bilera egiteko, baina azkenean ostiralera arte atzeratu dute. Bilera 17:00an egingo dute.
Biktimen elkarteek harriduraz eta haserrez hartu dute Gobernuaren Plan berria; batez ere, ETAko presoei eta horiek EAEra hurbiltzeko aukerari dagokiona.
Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) adierazi du presoak birgizarteratzeko Espainiako Gobernuak abiatutako plana "goizegi" iritsi dela, ETA existitu egiten baita oraindik. Horrenbestez, Exekutiboak erakunde terroristaren aurrean "amore eman" duela salatu du.