Politika -

ETA-ko presoak

Ares: 'Birgizarteratze plana norabide onean doa'

Herrizaingo sailburuak ohartarazi du ez dela "neurri kolektiborik" izango ETAko presoentzat.

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. EFE
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. EFE
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak adierazi du Espainiako Gobernuaren birgizarteratze plana "norabide onean" doala, eta gaineratu du ETAko presoen elkarteak "ulertu" egin behar duela "haren eskutan" dagoela bide hori abiatzea. Izan ere, "ez da neurri kolektiborik izango".

Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, sailburuak azaldu du asteazkenean hitz egin zuela ministroarekin.

Aresen esanetan, plana "aurrerapausoa da Eusko Jaurlaritzak eskatzen zuen bidean". Hain zuzen ere, espetxe politika "dinamikoagoa" izatea eskatzen zuen, "birgizarteratzearen bidea egin nahi duten presoek egin dezaten".

"Une honetan, guztiz beharrezkoa da indarkeriatik aldendu nahi duten presoek egin ahal izatea, espetxe onurak jaso eta birgizarteratzearen bidea egiteko", berretsi du.

Sailburuaren hitzetan, planak "berrikuntza bat" dauka: "orain arte, Gobernuak barkamena eskatzea exijitzen zuen, eta orain indarkeriatik aldentzea bakarrik, [presoek] birgizarteratzearen bidea has dezaten".

Biktimek egindako kritiken harian, Aresek esan du "errespetatu" egin behar direla haien iritziak, baina ondoren erantsi du espetxe politika "gobernuek" kudeatu behar dutela.

Nolanahi ere, ohartarazi du presoek "bete" egin beharko dituztela zigorrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea