Politika -

AJAN

Asturias mendebaldeko emigranteek berriro bozkatu beharko dute

Gainera, auzitegiak baliogabetu egin du PSOEren eserleku bat eta Parlamentuak orain 44 eserleku ditu, 45 izan beharrean. Orain, PSOEk 16 diputatu ditu, Forok 12, PPk 10, IUk 5 eta UPyDk 1.

Francisco Alvarez Cascos Fororen hautagaia. Argazkia: Efe
Francisco Alvarez Cascos Fororen hautagaia.
Francisco Alvarez Cascos Fororen hautagaia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asturiasko Justizia Auzitegi Nagusiak (AJAN) Asturias mendebaldeko emigranteen hauteskundeetako bozketa errepikatzea agindu du, Foro alderdiak aurkeztutako helegitea aintzat hartuta.

Ebazpen hori dela eta, Parlamentuak egun dituen 45 eserlekuetako bat ez zaio inori emango eta PSOEri kenduko zaio, bozketa berriro egin arte mendebaldeko barrutiko sei eserlekuetako batek ez du jaberik izango.

Horrela, Asturiasko Batzar Orokorra 44 diputaturekin osatuko da: PSOEko 16, Foroko 12, PPko, 10, IUko 5 eta UPyDko 1.

Auzitegiak "aintzat hartu du Forok aurkeztutako helegitea, mendebaldeko barrutiko emigranteen boto-zenbaketa baliogabetu du eta hiru hilabete baino lehenago berriro bozkatzea agindu".

Babes helegitea

Ebazpen horren kontra ez dago helegitea jartzerik, baina PSOEk dagoeneko iragarri du Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztuko duela, eta horrek maiatzaren erdialdera atzera dezake prozesua.

Auzitegiaren erabakia Fiskaltzaren irizpidearen kontrakoa da, izan ere, Fororen helegitea atzera botatzea eskatu zuen.

Arazoa da Hauteskundeetako batzordeak ontzat eman zituela emigranteek eskutitzez, posta-zaku diplomatikoan izan beharrean, bidalitako 332 boto, eta hori hauteskunde legearen kontrakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea