Politika -
Euskal presoak
Herrira: 'Presoak gizarteratzeko plana ez da gizarteak espero zuena'
Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak uste du egitasmoak ez duela "irtenbiderik" ekartzen eta ez du prozesua bultzatzen.
Erredakzioa
Herrira euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak salatu du Gobernuak presoak gizarteratzeko proposatu duen egitasmoa ez dela "serioa", ez duela "irtenbiderik" ematen eta ez diola euskal gizarteak "espero" zuenari erantzuten. Horren harira, "gatazka konpontzeko eta bakea lortzeko" prozesuari ez diola bultzadarik ematen azpimarratu du.
Bilboko epaitegiaren aurrean egindako kontzentrazio batean, Beñat Zarrabeitia Herriraren bozeramaileak esan du Barne Ministerioaren egitasmoak ez diola erantzuten " euskal gizarteak espero duenari".
Hori horrela, euskal gizarteak, "nazioarteak bezalaxe", "euskal presoen eskubideak" errespetatzearen aldeko apustu "argia" egin duela azpimarratu du.
Hala ere, Herrirak uste du Rajoyren Gobernuaren egitasmoa ez dela "irtenbidea", ez da "serioa" eta ez du "giza eskubideen gaia" jorratzen, izan ere, "baldintza batzuk" ezartzen ditu.