Politika -
Presoak
Calparsoro: 'Birgizarteratze Planak errealitatearekin bat egiten du'
Ideia "positiboa" dela esan du Calparsorok, baina prozesua "banakakoa" izatea defendatu du, "ez taldekoa".
Erredakzioa
Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak "positibotzat" jo du Gobernuak proposatu duten Birgizarteratze Plana, "bakearen eta indarkeriaren amaieraren errealitatearekin bat egiten duelako".
Ideia "positiboa" dela esan du Calparsorok, birgizarteratzearen bidean doalako; "espetxe zigorren oinarrizko helburuarekin". "Oso egokia da presoak neurri honekin bat egin ahal izatea", gaineratu du.
"Ondoren, xehetasunak ikusi behar dira", adierazi du EAEko fiskalburuak, eta hartutako neurriak nahikoak diren ala ez aztertu beharko direla uste du. "Garatzen doazen heinean, bakoitzaren espetxe prozesua zehazten joango da".
Hala ere, prozesua "banakakoa" izatea defendatu du, "ez taldekoa".