Politika -

Ekitaldi politikoa Larrabetzun

Ortuzar: 'Jaurlaritzan luxuzko hamaika langabe dauzkagu'

Gainera, ezker abertzaleari azken hilabeteetan "nolabaiteko kiratsa" sumatzen zaiola adierazi du jeltzaleen liderrak.

Andoni Ortuzarrek Jaurlaritzaren, ezker abertzalearen eta PPren kontra egin du Larrabetzun.
Ortuzar: 'Jaurlaritzan luxuzko hamaika langabe dauzkagu'
Andoni Ortuzarrek Jaurlaritzaren, ezker abertzalearen eta PPren kontra egin du Larrabetzun.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak "langabezian egotea" egotzi dio Eusko Jaurlaritzari. Bere hitzetan, "ahalik eta lasterren kentzen baditugu, hobe".

Horrez gain, ezker abertzaleari ere zuzendu zaio Ortuzar betiko baliabideak erabilita agindu nahi duela aurpegiratzeko: "batzuetan aurpegia ezkutatuta eta besteetan aurpegia agerian dutela".

Larrabetzun, Bizkaian, Txorierri Egunaren harian egindako ekitaldian, ezker abertzalearekin lotuta dagoen guztiari "nolabaiteko kiratsa" sumatzen diola adierazi du Ortuzarrek, eta Aralarrek Legebiltzarreak dituen lau ordezkarietatik hiruk bizi duten egoera salatu du. Ortuzarren hitzetan, Aralarreko hiru legebiltzarkideei "bullinga egiten ari zaizkie".

Ekonomia kontuei helduta, BBBko presidenteak esan du Euskadi "langabeziaren hazkundea inoiz baino gehiago" pairatzen ari dela, eta egoera hori ikusita Patxi Lopez lehendakaria eta haren sailburuak non dauden eta zer neurri hartuko dituzten galdetu du.

"Gobernua ere langabezian da. Euskadin langabe asko daude, eta luxuzko hamaika langabe; Jaurlaritzako kideak, hain zuzen", salatu du jeltzaleak. Bere iritziz, "egoerari" buelta eman behar zaio eta horretarako "EAJk goi-bilera egingo du egoerari aurre egiteko proposamenak mahai gainean jartzeko".

"Guk agindu beharko dugu"

Jaurlaritzaren jarreraren harian, Ortuzarrek esan du Lakuako Exekutiboak agintzen ez badu "guk egin beharko dugu. Ajuria Eneara bueltatzen garen arte, Sabin Etxetik egiten jarraituko dugu".

Antonio Basagoiti PPko presidenteari ere zenbait hitz esan dizkio. EAJko ordezkariak duela hiru urte erabaki okerra hartu izana leporatu dio, horren ondorioz "gobernatzen ez duen Gobernua eta lehendakaria" daukagulako, eta hori guztia, "nazionalismoa aurretik kentzeko premiagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea