Politika -
Krisiaren kontrako neurriak
Rajoyk erreforma gehiago iragarri ditu ostiralerako
"Parekorik gabeko" agenda erreformistaren helburua Espainiaren oparotasunaren historia "berridaztea" da.
Erredakzioa
Zergen ezinbesteko igoera sozialistek utzitako oinordetzak eragin duela esan du Mariano Rajoy presidenteak. Gainera, krisiari aurre egiteko lanetan laguntzarik ez ematea leporatu die, eta erreformak kritikatu beharrean, gutxienez, isilik geratzeko eskatu die.
Rajoyk sendo egin du Exekutiboak onartutako erreformen alde, eta erreforma gehiago ere iragarri ditu (Ministroen Kontseiluen hurrengo bilerarako). Presidenteak hartutako erabakiak justifikatu ditu "inoiz baino positiboagoak, beharrezkoa eta derrigorrezkoak" izateagatik.
"Parekorik gabeko" agenda erreformistaren helburua Espainiaren oparotasunaren historia "berridaztea" da, eta lortuko duela ziurtatu du. Gobernuak bere bidea "serio" hartu duela eta lan "mardul eta erraldoiari" legegintzaldia amaitu arte eutsiko diola gaineratu du.
Rajoyk ere esan du ulertu egiten duela PPren programan agertzen ez ziren neurriak espainiarren gustukoak ez izatea, baina guztiz beharrezkoak direla iritzi dio.
2013a, "hobea"
Presidentearen esanetan, 2013a aurtengoa baino urte "dezente hobea" izango da. Hala ere, egindako erreformen ondorioak sumatzeko denbora beharko dela eta espainiarrak egoeraren arduraduna nor den badakitela azpimarratu du.