Politika -
Gazte sozialistekin izan da
Rubalcaba, Rajoyri buruz: 'Doitasunaren azken mohikanoa da'
Herritarren oinarrizko gizarte-zerbitzuak murrizten dituen bitartean, Europa mailan doitzeak defendatzen dituen bakarra Mariano Rajoy izatea kritikatu du PSOEko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
"Doitasunaren azken mohikanoa izateari uztea" eskatu dio Mariano Rajoyri Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak. Sozialisten buruak salatu duenez, herritarren oinarrizko gizarte-zerbitzuak murrizten dituen bitartean, Europa mailan doitzeak defendatzen dituen bakarra da Rajoy.
Espainiako Gazte Sozialisten 24. Kongresuaren itxiera ekitaldian izan da Rubalcaba eta bertan, Nino Torres asturiarra izendatu dute lider berria. PSOEko buruzagiak gogoratu duenez, doitasuna eta ekonomia berpizteko politikak partekatzeko tesiak garrantzia irabazi du Europar Batasunean, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak berak ere bide honi eustea proposatu ostean.
Halaber, Rubalcaren esanetan, datorren maiatzaren 6an François Hollande sozialistak irabaziko ditu Frantziako hauteskundeak eta honen harira, baliteke Europako eskuindarreko alderdiek euren jokatzeko erak aldatu izana.
Rajoyren Gobernuak PSOEren eskutik jasotako "ondarea"ren gainean ezjakintasuna zuela esan badu ere, "hasieratik zegoena bazekien", esan du Rubalcabak, "esandako hori aitzakia bat besterik ez da". Gainera, "zergaitik egin duen iruzur azaldu dezan" eskatu dio Rajoyri, hauteskunde-kanpainan zergak igoko ez zituztela hitza eman zuelako eta orain BEZ eta zerga bereziak igoko dituztelako.
Halaber, unibertsitatean ikasteko tasak garestitu izana edo pentsiodunei sendagaien koordainketa ezarri izana "ideologia hutsa" bezala definitu du Rubalcabak. "PPri gehiago axola zaio botika-industriaren mozkinak", salatu du.