Politika -

Eskoltak murrizteko plana

3 milioi euro aurrezten dira hilero bizkartzainen kopurua jaitsita

Lanik gabe gelditu diren bizkartzain pribatuei beste lanpostu bat eskaintzea aztertzen ari da Barne Ministerioa.

Bizkartzain pribatuak murrizteko plana. EITB
Bizkartzain pribatuak murrizteko plana. EITB
Bizkartzain pribatuak murrizteko plana. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak 3 milioi euro aurrezten ditu hilero bizkartzain pribatuak murrizteko plana abian jarri duenetik.

Joan den martxoaren 23an sartu zen indarrean plana eta 404 bizkartzain kendu dituzte (Barne Ministerioak kontratatutakoen erdiak baino gehiago) baita babeserako erabiltzen ziren 135 ibilgailu ere.

Jorge Fernandez Diazek zuzentzen duen Saila beste programa zehatz bat garatzen ari da, egun 3.000 poliziek eta guardia zibilek egiten dituzten babeserako lanak murrizteko, eta lehenbailehen martxan jartzeko asmoa du.

Lan horiek egiten dituzten agenteen kopurua erdira jaitsi nahi du eta horretarako, bizkartzainak beharrezkoak dituzten kargu publikoen zerrenda bat egin du, banakako arriskuaren ebaluazio bat eginez. Ministerioaren helburua ETAren iragarpenaren ostean sortu den aro berriari egokitzea da eta aldi berean, doitze neurriekin bat egitea.

Bestalde, lanik gabe gelditu diren bizkartzain pribatuei beste lanpostu bat eskaintzea aztertzen ari da Barne Ministerioa. Espainiako espetxeen kanpoaldeko segurtasunaz arduratzea proposatu du Fernandez Diazek. Era honetan, lan horiek pribatizatuko lituzkete, baina espetxeetako segurtasun zerbitzuen buruzagitzak Guardia Zibilaren menpe jarraituko luke. Hasiera batean, bizkartzainek tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeak babestea proposatu zuten, baina Barne Ministerioak ezinezkoa zela esan zuen, izan ere, eskumen hori erkidegoen esku dagoela ekarri zuen gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea