Politika -

Herrizaingo Sailaren arabera

Sestaoko atxilotuak 'kale borrokarako materiala' zuen etxean

Ertzaintzaren agenteek bi etxebizitza miatu dituzte gauean Sestaon. Arakatzea goizaldean amaitu da eta hainbat kutxa atera dituzte etxeetatik. Atxiltuak gorputzaren % 20 du erreta.

Sestaon erretako kutxazaina. EITB
Sestaon erretako kutxazaina. EITB
Sestaon erretako kutxazaina. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Kale borrokarako eskuliburuak' eta 'kale indarkeriarekin lotutako ekintzetarako zenbait material' zituen etxean kutxazain automatiko bati su ematea egotzita asteartean Sestaon atxilotu zuten gizonak, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak azaldu duenez.

Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, Ertzaintzaren agenteek bi etxebizitza miatu dituzte gaur gauean, Sestaon bertan. Miaketa horien inguruan galdetuta, bi etxebizitzetan aurkitutakoaren berri ematera mugatu da Ares eguerdian, maiatzaren 14tik 20ra bitartean Bilbon egingo duten 'Memoria eta Elkarbizitzarako Kongresua' aurkezteko prentsaurrekoan.

Miaketak, goizaldean

Bart gauean Sestaoko bi etxebizitza miatu dituzte agenteek, atxilotuaren senide baten aurrean. Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez, miaketak 03:00etan amaitu dira eta ertzainek hainbat kutxa atera dituzte arakatutako etxeetatik.

Ertzaintzak asteartean atxilotu zuen gizonezkoa, ustez Sestaoko Kale Nagusian BBVAren kutxazain bati su eman eta gero. Gizonak erredurak jasan zituen gorputzaren % 20n eta Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dago.

Atxilotua duela urte batzuk kale eraso batzuekin zerikusia zuelakoan ikertu zuten Ertzaintzaren agenteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea