Politika -
Auzitegi Nazionala
ETAko zortzi buruzagi ohi ikertuko dituzte, 2003an Zangozan izandako atentatu bat egotzita
Auzitegi Nazionalak onartu egin du Dignidad y Justicia elkarteak Zangozako erasoa berriro ikertzeko aurkeztu zuen kereila. ETAk bi polizia hil zituen udalerri horretan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Alejandro Abascal Auzitegi Nazionaleko epailea ETAko zortzi buruzagi ohi ikertzen ari da, Zangozan 2003ko maiatzaren 30ean izandako erasoa agindu izana egotzita. Egun hartan, bi poliza hil zituen ETAk. Halaber, beste bi pertsona dauden ikerketapean, lehergailua jarri izana leporatuta.
EFE agentziaren arabera, Dignidad y Justicia elkarteak aurkeztutako kereila tramitatzea onartu du epaileak.
Kereila horren arabera, Garikoitz Arruarte Santa Cruz eta Gorka Loran Lafourcade izan ziren erasoa gauzatu zutenak.
Atentatu hura egiteko agindua emateagatik ikerketapean dauden ETAko buruzagi ohiak, berriz, hauek dira: Ibon Fernandez Iradi, 'Susper'; Gorka Palacios Alday; Garikoitz Aspiazu Rubina, 'Txeroki'; Aitzol Iriondo Yarza; Felix Ignacio Esparza Luri; Mikel Albisu Iriarte, 'Antza'; Ramon Sagarzazu Gaztelumendi; eta Marisol Iparragirre, 'Anboto'.
ETAk 2011n eman zion amaiera bere jarduera armatuari, eta 2018an desegin zen.