Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Garrido: "Zerga sistema progresiboagoa eta bidezkoagoa izan behar da, gehien dutenek gehiago ordain dezaten"

Podemos Euskadiko koordinatzaile ez ezik, Unidas Podemoseko diputatua ere badenak soldatak, pentsioak eta eroshalmena blindatzearen alde hitz egin du.

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzailea. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzailea, Radio Euskadin
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzailea. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoaren testuinguruan, zerga sistema progresiboago eta bidezkoago baten beharra azpimarratu du Podemos Euskadik, "gehien dutenek gehiago ordain dezaten". Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskaini dion elkarrizketan, Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzialeak azaldu duenez, autogobernuak Euskadiri ahalbidetzen dio bide horretan pausoak ematea. Hala ere, ez ditu aldundiak horretarako borondatearekin ikusten: "Ez dut uste horretan pentsatzen ari direnik, baina bultza egin behar dugu horrela izan dadin".

Unidas Podemoseko diputatua ere badenak soldatak, pentsioak eta eroshalmena blindatzearen alde hitz egin du.

Igande honetan ospatuko den Aberri Egunari begira, Podemos Euskadik ez du alderdi gisa ekitaldi publikorik egingo, beharrezkoa ez dela iritzita. Dena dela, koalizioko hainbat kidek gizarte zibilak antolatutako ekitaldietan parte hartuko dutela adierazi du.

Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zenetik 91 urte betetzen diren egunean, errepublikaren baloreak goraipatu ditu Pilar Garridok. Horren hitzetan, bere balioek puri-purian egoten jarraitzen dute. "Beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko aukera jarri nahi dugu mahai gainean, memorian, antifaxismoan, berdintasunean eta askatasunean oinarrituta egongo dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euskal aberriaren eguna Gaurko titularrak Eguneko albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Zerga politika gaur