Politika -

Ministroen Kontseilua

Gobernuaren hitzetan, presoen esku dago espetxe-onurak lortzea

ETArekin negoziaziorik egongo ez dela azpimarratu du Soraya Saenz de Santamaria. Presoek ere negoziaziorik espero behar ez dutela gaineratu du Gobernuko bozeramaileak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Gobernuaren hitzetan, presoen esku dago espetxe-onurak lortzea
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearen hitzetan, ETAko presoen esku dago erakunde terroristarik aldendu eta, ''baldintza guztiak'' betetzen badituzte, legeak ezartzen dituen espetxe-onurak lortzea, espetxe-legediaren barruan.

Ministroen Kontseiluaren ondoren egin duen agerraldian egin ditu adierazpenok Gobernuko bozeramaileak. Prentsaurreko horretan, ETArekin negoziaziorik egongo ez dela berretsi du, eta erakundea terroristak desegitea baino beste aukerarik ez duela gaineratu du.

ETAko presoek negoziaziorik espero behar ez dutela azaldu du Saenz de Santamariak. Presidenteordearen hitzetan, presoen esku dago ETArik aldendu eta, ''baldintza guztiak'' betetzen badituzte, legeak ezartzen dituen espetxe-onurak lortzea, espetxe legediaren barruan.

Gobernua legearen esparruan ''mugituko'' dela esan du, eta lege horrek biktimei barkamena eskatzea eta egindako kaltea zuzentzea eskatzen duela gaineratu du.

489 milioiko zorra igortzeko baimena Euskadiri

Guztira, 489 milioi euroko zorra igorri eta maileguak hartzeko baimena eman dio Ministroen Kontseiluak EAEri. Zenbateko hori 2012rako aurreikusitako egonkortasun muga betetzera bideratu beharko dute.

Erkidego ezberdinetako arroen eskumena, berriz Gobernuaren esku

Aurrerantzean, gainera, erkidego bat baino gehiago zeharkatzen duten ibai arroen eskuma Gobernuaren esku geldituko da, eta hark izango du funtzio zigortzailea. PPren Gobernuaren ustez, ura baliabide urria da, eta ''Espainiar guztiena''. Eskumena berreskuratuta, ''bikoiztasunak eta jarduera kontrajarriak ekidingo dira'', Soraya Saenz de Santamariaren ustez.

Komunikazioa instituzionalaren gastua, erdira

% 56 gutxiago gastatuko dute 2012rako publizitate planean. Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, aurten 61 kanpaina jarriko dituzte abian, aurreko planean baino 47 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea