Politika -

Jaurlaritzaren 3. urteurrena

EAJ: 'Jaurlaritzak jaso zituen herrialdearen ondasunak xahutu ditu'

Nazioarteko Egiaztatzaileen Taldearen lanaren inguruan, bakea finkatzeko "asmo oneko" edozein laguntza "positibotzat" jo du Ortuzarrek.

Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea. EFE
Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidentea. EFE
Ortuzarrek Patxi Lopezen Gobernuaren balantze 'negatiboa' egin du

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko presidenteak Jaurlaritzaren "balantze negatiboa" egin du, izan ere, gaur hiru urte bete dira Patxi Lopez lehendakariak Jaurlaritza hartu zuenetik, 2009. urtean.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Patxi Lopezen Gobernuaren balantzea egin du eta "krisian sartzen ari zen arren, kontuak garbiak, eta sektore publiko indartsua" zuen herrialdea hartu zuela esan du.

"Ondasunaren zati handi bat xahutu egin dute hiru urte hauetan", esan du Ortuzarrek eta euskal erakundeak "inoiz baino txiroagoak" direla eta Jaurlaritzaren zorra zortzi aldiz handiagoa bilakatu dela nabarmendu du.

Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomiko "grisa, ia beltza" kritikatu du, eta "osagai berri gisa, orain, bere bazkidearekin liskarretan dago beti", adierazi du PPri aipamen eginez. "Autogobernuarentzat galdutako hiru urte izan dira", Ortuzarren hitzetan.

Hala ere, murrizketen aurka Konstituzionalera jotzeko lehendakariak iragarritako neurria babestu du. Autogobernua defendatzeko baliabide guztiak erabiltzearen alde azaldu da, izan ere, "Euskaditik kudeatzen dena, Madriletik Euskadirentzat kudeatzen dena baino hobea izaten da", esan du.

Bestetik, kalifikazio agentziek Euskadi Espainiarekin "lotuta" egoteagatik zigortzen dutela uste du. Nazioarteko Egiaztatzaileen Taldearen lanareninguruan, bakea finkatzeko "asmo oneko" edozein laguntza "positibotzat" jo du Ortuzarrek, baina "aktore nagusiak" euskaldunak eta euren erakundeak izan behar direla ekarri du gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea