Politika -

Ekimena Kongresuan

Euskadiren eta Espainiaren arteko partidak sustatuko ditu Amaiurrek

Antzeko ekimen bat eztabaidatu zen azken aldian, horrelako proposamenek, Madrid 2020 hautagaitzari kalte egiten diotela ohartarazi zuen PPk.

Euskal selekzioaren partida. EITB
Euskal selekzioaren partida. EITB
Euskal selekzioaren partida. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal selekzioaren eta Kataluniakoaren ofizialtasuna onartzeko eta Espainiaren aurka jokatu ahal izateko ekimen bat aurkeztu du Amaiurrek Kongresuan.

Legekoa ez den proposamena da eta Hezkuntza Batzordean eztabaidatu beharko litzateke. Euskal selekzioak eta Kataluniakoak nazioarteko lehiaketetan "eskubide guztiekin" jokatu ahal izatea lortu nahi du Amaiurrek.

Kirolak erkidegoen eskumena direla argudiatzen du alderdiak, horregatik Gobernuari trabarik ez jartzeko eskatzen diote.

Ekimena Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak sinatu du, bere garaian eskubaloiko Espainiako selekzioko kide izan zenak. Era honetan, kirolariei non jokatu nahi duten erabakitzeko eskubidea uzteko eskatzen du Errekondok, Espainiako selekzioaren deialdiari muzin egiteagatik egon daitezkeen isunak ezabatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea