Politika -

Espioitza politikoa

Podemosek eta alderdi independentistek CNIa eta Margarita Robles jo dituzte espioitzaren arduradun nagusitzat

Unidas Podemosek, ERCk, EH Bilduk, Juntsek, PdeCATek, CUPek, Mas Paisek, Compromisek eta BNGk adierazi dutenez, Israelgo 'softwarea' gobernuek bakarrik eskura dezakete, eta, beraz, "Espainiako Estatuaren inplikazioaren susmoa sinesgarria baino gehiago da".

Adierazpena egin duten bederatzi alderdietako ordezkariek. Argazkia: @JuntsxCatMadrid
Adierazpena egin duten bederatzi alderdietako ordezkariek
Adierazpena egin duten bederatzi alderdietako ordezkariek. Argazkia: @JuntsxCatMadrid

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi independentistek eta Podemosek adierazpena kaleratu dute Espainiako Gobernuari behingoz argibideak eman ditzan eskatzeko, orain arte egindakoa motz geratzen dela iritzita.

Unidas Podemosek, ERCk, EH Bilduk, Juntsek, PdeCATek, CUPek, Mas Paisek, Compromisek eta BNGk sinatutako adierazpen bateratu horretan ohartarazten dute, onartezina dela estatu demokratikoetan espioitza, aurkari politikoaren aurka erabiltzea; CNIa jomugan jartzen dute, baita, Margarita Robles Defentsa ministroa ere.

Espainiako Gobernuari urratsak lehen bait lehen emateko exigitzen diote, bestela, ondorioak izango direla argi utziz. Eta, PSOEri, zuzenean, Kongresuan ikerketa batzordearen sorrera ahalbidetzeko deia egin diote.

Espainiako Gobernuak, baina, azpimarratzen du ateak itxita egiten den sekretu ofizialen batzordea dela Pegasus auzia argitzeko tokia; ez da alderdiek eskatzen dutena.

Adierazpen bateratuan, bide batez, Kongresuko presidenteari neurriak hartzeko eskatzen diote taldeek, espioitza jasan duten diputatuak, tartean EH Bilduko Jon Iñarritu, babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Diputatuen Kongresua Katalunia egoera politikoa Politika Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Delituak argazkiak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Espioitza Politikoa