Politika -

Kultura Ponentzia

Quiroga: 'Euskara liskar politikotik kanpo egon behar da'

PPk aurrenekoz aurkeztuko du Euskal Herriko kulturaren inguruko ponentzia bat. Quirogak adierazi du popularrek Euskal Herriko kulturaren inguruan duten jarrera argiago erakutsi nahi izan dutela.

Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea. Argazkia: EITB.
Arantza Quiroga Legebiltzarreko presidentea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskara "liskar politikotik kanpo" egon behar dela defendatu du gaur Arantza Quiroga EAEko PPko idazkariordeak, datorren asteburuan ospatuko duten Biltzarrari begira egindako Kultura Ponentzia aurkezteko agerraldian.

Donostian egindako prentsaurrekoan, Quirogak esan du dokumentu horretan hogei emendakin aurkeztuko dituztela. PPko Biltzarrak Kultura Ponentzia bozkatuko du asteburu honetan, Bilbon.

Popularrek aurrenekoz aurkeztuko dute Euskal Herriko kulturaren inguruko ponentzia bat. Quirogak adierazi du popularrek Euskal Herriko kulturaren inguruan duten jarrera argiago erakutsi nahi izan dutela.

Berrikuntzan eta askatasunean oinarritutako kultura bat defendatu du Arantza Quirogak. Aurkeztutako ponentziak lau atal ezberdin ditu: 'Kultura Euskadin', 'Hezkuntza: askatasun eskola', 'Euskara: gure hizkuntza' eta 'Artea: sormenaren garrantzia'.

Euskarari buruz, "ideologia ezberdinen arteko horma iragaezina" dela adierazi du Arantza Quirogak. Euskal hizkuntza ez inposatzea proposatu du popularren Ponentzia horretan, eta "politikatik urrunduz", euskara suspertzearen alde agertu da, "gizarteari bueltatzeko helburuarekin".

Modu horretan, euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko "askatasuna" goraipatu du Arantza Quirogak. "Euskara ezin da euskaldunen arteko ezberdintasuna ezartzeko formula bat izan behar, eta euskaraz hitz egitea ezin zaio inori inposatu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea