Politika -

Espioitza politikoa

Espioitza auziak kolokan jarri du krisiaren aurkako dekretua

Dekretua indarrean dago apirilaren 1etik, baina Kongresuak hura baliozkotzea edo ez bozkatuko du ostegun honetan, Pedro Sanchezen gehiengoa hautsita dagoen honetan.

Pedro Sánchez, Kongresuko pasilloetan. EITB Media
Pedro Sánchez, Kongresuko pasilloetan. EITB Media
Pedro Sánchez, Kongresuko pasilloetan. EITB Media

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako gerrak sortutako krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartu zuen lege dekretua Diputatuen Kongresuan bozkatuko dute ostegun honetan. Dekretu horretan jasotako neurriak indarrean daude apirilaren 1etik, baina Behe Ganberak oniritzia eman behar die orain, eta une zailean dator bozketa. Izan ere, Exekutiboak ustez hainbat buruzagi independentistari eta horien gertukoei egindako espioitzak hautsi egin du Pedro Sanchezek zuen gehiengoa.

Espainiako Gobernuak dei egin die talde parlamentarioei aipatutako neurriak bertan behera gera ez daitezen, hala nola erregaien hobariak eta argindarraren zergen jaitsiera, baina Exekutiboa sostengatzen duten alderdietako batzuk, ERCk, kasu, ohartarazi dute aurka bozka lezaketela Pegasus auzian erantzukizunak aitortzen ez badira. EH Bilduk, JxCATek eta CUPek oraindik ez dute iragarri zer bozkatuko duten, eta EAJk aurreratu du ez dituela "nahasiko" espiotza auzia eta "herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiak".

Testuinguru horretan, Pedro Sanchezen Gobernua PPri begira jarri da. Alberto Nuñez Feijooren alderdia prest agertu da dekretuaren baliozkotzea errazteko, baina baldintzak jarri ditu: neurriak lege proiektu bezala izapidetzea, zuzenketak aurkeztu ahal izateko. Besteak beste, zergak jaisteko neurriak proposatu nahi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Krisi ekonomikoa Espainia Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak berriak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak