Politika -

Auzitegi Nazionalak

Baldintzapeko askatasuna ETAko bi presorentzat

Fiskaltzaren txostenen arabera, "Langraizko bidea" hartu duten bi preso hauek, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzte.

Langraizko espetxea. EITB
Langraizko espetxea. EITB
Langraizko espetxea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Castro espetxe zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman die Luis Astarloa eta Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclares ETAko presoei; joan den urritik eta otsailetik hirugarren graduan zeuden hurrenez hurren.

Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur eman du epaia Fiskaltzaren txostenen oniritzia izan ostean. Hauen arabera, "Langraizko bidea" hartu duten bi preso hauek baldintzapeko askatasuna eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituzte, ondorioz, gelditzen zaien zigorra espetxetik at igaro dezakete. Epaien arabera, Astarloak eta Perez de Nanclaresek zigorren 3/4ak bete dituzte, borroka armatutik aldendu dira, biktimei barkamena eskatu diete eta erantzukizun zibila ordaintzeko konpromisoa hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea