Politika -

Elkarrizketa ETBn

Lokarri: 'ETAren desegitea aitzakia gisa erabiltzen du Gobernuak'

Paul Riosen ustez, Rajoyren Gobernuak "bere mugimendu eza justifikatzeko" erabiltzen du desegitearen gaia, eta PPren Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa eskatu du.

Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. EITB
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. EITB
Paul Rios Lokarriko koordinatzailea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen ustez, PPren Gobernua ETAren desegitea erabiltzen ari da "bere mugimendu eza justifikatzeko aitzakia gisa hartuta".

Riosek ETBn egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa eskatu du, "desegite prozesu batek pauso tekniko batzuk behar dituelako, eta pauso horiek Estatuko Segurtasun Indarrekin koordinatuta egin behar dira beti".

"Hitz egin behar da, bide hori nola gauzatu behar den zehaztu behar da, eta uste dut Gobernua ez dela hori pentsatzen ari eta desegitearen gaia bere mugimendu eza justifikatzeko erabiltzen ari dela", azaldu du.

Halaber, Riosen arabera, Eusko Jaurlaritzak espetxe politikan kolaboratzaile izan behar du, eta "paper garrantzitsua" egin dezake "Espainiako Gobernua pauso horiek ematera animatu eta gizarteratze proposamenak azken ondorioetaraino eraman ahal izateko", gaineratu du.

PPren Gobernuaren gizarteratze planaren harira, Riosek zehaztasun gehiago eskatu du. Bere ustez, euskal gizartean eta alderdietan kontsentsua dago, "presoen gerturatzea eta espetxe onurak izateko bideak ireki behar direla" uste da, "ados ez gauden gauza bakarra, horretarako unea zein izan behar duen da", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea