Politika -

Ituna

Amaiur: 'PSE-PP itunak ez du onurarik ekarri'

PSE-PP ituna "behingoz" apurtzeko exijitu die Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Kongresuko bozeramaileak sozialistei eta popularrei, Euskadirentzat "onurarik" ez duelako ekarri.

Xabier Errekondo, Amaiurreko bozeramailea Madrilgo Kongresuan. Argazkia: EITB.
Xabier Errekondo, Amaiurreko bozeramailea Madrilgo Kongresuan. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-PP ituna "behingoz" apurtzeko exijitu die Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Kongresuko bozeramaileak sozialistei eta popularrei, Euskadirentzat "onurarik" ez duelako ekarri. Horrez gain, alderdi politiko guztien parte-hartzea izango duten hauteskundeak eskatu ditu Euskadin.

Kazetariei egindako adierazpenetan, Errekondok adierazi du Patxi Lopezen Gobernuak "zilegitasunik" ez duela izan, "euskal herritarren gehiengoa ez duelako ordezkatu". PSOEren eta PPren Madrileko bulegoetan "adostutako" Gobernua izan dela gaineratu du. "Euskadiko PSOE eta PP Madrilen adostutakoaren sukurtsalak besterik ez dira izan", gaineratu du.

Amaiurren iritziz, Lopezen Gobernuak ez ditu euskal gizartearen "exijentziak" bete: "Euskal gatazkaren konpontzeko ez du ekarpenik egin, ezta krisi soziekonomikoa konpontzeko ere ez". Errekondoren ustez, PPk Madrilen adostutako neurriak aplikatu ditu Patxi Lopezek, "besterik ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea