Politika -

Elecciones autonómicas

Aralar: 'PSE aitzakia gabe geratu da Jaurlaritzan jarraitzeko'

PPrekin hitzarmena apurtu ostean, agintean jarraitzeko PSEk Jaurlaritzan mantentzen zuen aitzakia bakarra galdu duela esan du Aralarrek.

Patxi Zabaleta artxiboko argazki batean. Efe.
Patxi Zabaleta artxiboko argazki batean. Efe.
Patxi Zabaleta artxiboko argazki batean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek larritzat jo du gaur lehendakariak hauteskundeak deitu ez izana, "gizartearen gehiengoak eta oposizioan dauden sentsibilitate politikoek hala eskatzen dioten arren". Aralarren hitzetan, lehendakariak bizkarra eman dio gizarteari. "Erabaki horrekin agerian uzten du, topikoz betetako hitzak erabiltzen dituen arren, PSEren helburu bakarra dela Legebiltzarra interes partidista eta elektoralen alde erabiltzea", gaineratu du.

Aralar arduratuta dago "PSEk zilegiak ez diren helburuak lortzeko erabili dituelako hain garrantzitsuak ditugun Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarra; eta gaurko iragarpenarekin, hala jarraituko duenaren susmoa dugu, bi elementu horiek hurrengo hauteskundeei begira erabiliz".

PSEk Eusko Jaurlaritzan mantentzen zuen sasi argudio bakarra galdu duela adierazi du Aralarrek: "PPrekin zuen hitzarmena. Artifiziala zen bi alderdien akordioa eta agerian geratu da PPk akordioa baliatu duela PSEren politikan oztopoak jartzeko".

Apurketa izan bada ere, Lopezek ez du Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra "bukatutzat emateko asmorik agertu". Hala ere, "iritzi diogu bere babesle nagusia galdu ostean eta erabili izan duen argudioa balio gabe geratu ostean, ez daukala gobernuan jarraitzeko eta legeak egiten jarraitzeko legitimitaterik, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea