Politika -

Osoko bilkura Legebiltzarrean

Eroskeria egotzi die Legebiltzarrak EAJko kargu ohiei, 'Miñano auzian'

Horrelako kasuak berriro ez gertatzeko neurriak proposatzen dituen ebazpenak talde guztien babesa izan du, EAJko legebiltzarkideena ezik.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EITB
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EITB
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araban izan den ustezko eroskeria eta espioitza kasua ikertu duen batzordearen ebazpena onartu du gaurko osoko bilkuran. Ebazpen horretan, EAJko zenbait kargu ohiei erantzukizun politikoa leporatzen zaie. Legebiltzarreko talde parlamentario guztiek bozkatu dute alde, EAJko legebiltzarkideek izan ezik. Gasteizko Ganberak onartutako testuak dio kasu horretan baitan ikertu diren lau zati ezberdinetan azaltzen diren kargu publikoek erantzukizun politikoa dutela eta horrelako kasuak berriro ez gertatzeko neurriak ere biltzen ditu. Legebiltzarreko ikerketa-batzordea 18 hilabetez aritu da lanean eta guztira 60 bat lagunen testigantzak jaso dituzte. Araban izandako kontratu irregularrak, lurzoru-kalifikazioak eta bi ertzainek eta EAJko buruzagi ohi batek PSEko eta PPko karguei egindako espioitza kasuak ikertu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea