Politika -

Indarkeriaren osteko aroa

Gobernuak erdira murriztu ditu etxeak behatzen dituzten bizkartzainak

Hain zuzen ere, 400 agente kendu dituzte zeregin horretatik. Hemendik aurrera, herri segurtasuneko lanak egingo dituzte.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak bizkartzainak murrizteko planaren lehen fasea abiatu du gaur. Hori horrela, erdira jaitsi du pertsona babestuen etxebizitzetan behaketak egiten dituzten bizkaritzainen kopurua.

Guztira, 400 polizia eta guardia zibil inguru kendu dituzte zeregin horretatik, eta herri segurtasun lanetara pasatuko dituzte. Beste fase batean, baina, beste 100 agentetan murriztuko dute zerbitzua. Batik bat, Madrilen murriztuko dituzte bizkartzainak.

Aurki, murrizketa programa pertsona babestuekin batera ibiltzen diren bizkaritzainen zerbitzura ere eramango dute, eta 500 inguru kenduko dituzte.

Barne Ministerioak azaldu duenez, lehen fase honekin, Espainiako bizkartzainak 3.000 izatetik (2.200 Segurtasun Indarretako agenteak eta gainerako 750ak diru publikoarekin ordaindutako agente pribatuak) 2.000 izatera pasatuko da, hots, heren bateko murrizketa egingo dute.

EAEn eta Nafarroan, Barne Ministerioak 425 bizkartzain pribatu kendu zituen dagoeneko.

Murrizketa programa abiatu baino lehen, 1.550 pertsonak zuten bizkartzaina Espainian, eta kostua 160 milioi eurokoa zen urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea