Politika -
HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA
Hirugarren Sektore Sozialeko boluntarioen konpromisoa nabarmendu du Urkulluk, zailtasunak gorabehera
Egindako ekarpenagatik eskerrak eman dizkio lehendakariak Hirugarren Sektore Sozialari. Gainera, pertsonalizazioaren eta pertsonak erakundeen erdigunean jartzearen garrantzia azpimarratu du.
EITB MEDIA
Hirugarren Sektore Sozialaren egunaren harira, Iñigo Urkullu lehendakariak gizarte erakundeek testuingurura egokitzeko eta berrasmatzeko erakutsi duten gaitasuna azpimarratu du. Halaber, zailtasunak gorabehera boluntarioen konpromisoa nabarmendu du Urkulluk.
Pandemiak eta Ukraino gerrak markatutako testuinguruan, boluntarioen dedikazioa eta profesionaltasuna aitortu ditu.
Urkulluk egindako ekarpena eskertu dio Hirugarren Sektore Sozialari, eta pertsonalizazioaren eta pertsonak erakundeen erdigunean jartzearen garrantzia goraipatu du.
Beatriz Artolazabal sailburuak lagunduta, Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Sareen Sareak antolatuta Gasteizen gaur goizean egin den ekitaldian parte hartu du Iñigo Urkulluk.
Lehendakariak, bere hitzaldian, Sareen Sarearen etengabeko hobekuntzarako bokazioari balioa eman nahi izan dio. Sare hori, hain zuzen ere, arreta pertsonaleko, hurbileko eta jarraituko saretzat jo du.
"Giza Garapen Jasangarriaren ereduarekin eta 2030 Agendarekin lankidetzan eta lanean jarraituko dugu, eta, horretarako, 'auzolana' filosofia aplikatuko dugu, partekatzen dugun ongizatearen alde: kohesioa eta justizia soziala bermatzea, gure bizikidetzaren oinarri gisa", esan du.
Sareen Saria
Sareen Saria Juan Cid Pardori eman diote, azken 30 urteetan autismoaren esparruko elkarteei lotua egon den pertsona. Euskadin Gautena eta FEVAS plena Inclusion Euskadiko presidentea izan da, besteak beste.