Politika -

Kalte-ordainak handitzea

Legebiltzarrak ez du Terrorismoaren Biktimen euskal Legea aldatuko

PPk atentatuen ondorioz sortutako kalte-ordain pertsonalak handitzea proposatu du. Popularrek eta UPyDk bakarrik agin dute proposamenaren alde.

Basagoitik eta Marimar Blancok proposamenaren alde bozkatu dute. Efe.
Legebiltzarrak ez du Terrorismoaren Biktimen euskal legea aldatuko
Basagoitik eta Marimar Blancok proposamenaren alde bozkatu dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarrak Terrorismoaren Biktimen euskal Legea aldatzeko proposamena baztertu du. PPk bultzatuta, proposamentak atentatuek sortutako kalte-ordain materialez gain kalte-ordain pertsonalak ere kontuan izatea nahi zuen, Covite EAEko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak eskatu bezala.

PPk lege proposamena erregistratu zuen Legebiltzarrean ekainaren 19ko 4/2008 Legea, Terrorismoaren Biktimen Aintzatestea eta Erreparazioarena, eta azaroaren 9ko ondorengo 290/2010 dekretua aldatzea proposatzeko.

Ekimen horren bidez, PPk Coviteren proposamena bideratu zuen. Covitek atentatuen ondorioz sortutako kalte materialez gain pertsonalak ere ordaintzea proposatzen zuten, gainontzeko zenbait araudietan bezala.

PPren eta UPyDren aldeko botoak

Proposamenak PPko legebiltzarkideen eta UPyDkoaren aldeko botoak baino ez ditu jaso. Gainontzeko alderdiek, kontrako boroa eman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea