Politika -

Bateragune auzia

Garitanoren ustez, gizarteak ez du epaia 'ulertzen, ezta onartzen ere'

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, ''normalizazio politikorako eta behin betiko bakea lortzeko oztopo berria da'' Gorenaren erabakia.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia EFE
Garitanoren ustez gizarteak ez du epaia 'ulertzen ezta onartzen ere'
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ustez, euskal gizartea ez dago ados Auzitegi Gorenak Bateragune auzian kaleratu duen epaiarekin. ''Gizarteak ulertzen ez duen eta onartzen ez duen erabakia da'', Garitanoren hitzetan.

Gorenak Bateragune auziko bost auzipetuak errudun jo ditu, eta, ondorioz, Arnaldo Otegik, Rafa Diez Usabiagak, Miren Zabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek espetxean jarraituko dute. Ebazpenaren arabera, baina, auzipetu guztiei espetxe-zigorra sei urtera jaitsi die. Garitanorentzat , ''normalizazio politikorako eta behin betiko bakea lortzeko oztopo berria da'' Gorenaren erabakia, ahaldun nagusiak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Horren ustez, ''herritarren gehiagoaren borondatearekin bat egiten ez duen epaia'' da, ''gizartearen gehiengoak bakean, justizian eta demokrazian oinarritutako etorkizuna eraiki nahi baitu''.

"Gaur, beste behin, aurrerantz egiteko eta oraingo hau bezalako oztopoek prozesua eragotzi ez dezaten hartutako konpromisoa berretsi behar dugu'', gaineratu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Bateragune auziko auzipetuak ''baldintzarik gabe'' aske uztea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea