Politika -

Bakea, Euskadin

ETAk berandu baino lehen iragarriko du desegitea, Lozaren hitzetan

Presoei terrorismotik urruntzen "laguntzea" eskatu dio Jesus Loza Elkarbizitza eta Memoria Sustatzeko arduradunak Batasunari.

Jesus Loza. EITB.
Jesus Loza. EITB.
Jesus Loza. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza Elkarbizitza eta Memoria Sustatzeko arduradunaren hitzetan, "ez du luze joko" ETAk desegin egin dela iragartzeak. Halaber, ETAko presoei terrorismotik urruntzen "laguntzeko" eskatu dio Batasunari, "presoak etxeratzea eta bigarren mailako espetxealdiak errazteko".

Lozaren esanetan, Mariano Rajoyren Gobernuak presoak birgizarteratzeko aurkeztutako plana "positiboa" da, eta ezker abertzaleari zuzendu zaio: "Batasunak legea bete egin badu, ezin ditu presoak legea ez betetzera behartu".

ETAko presoen artean kartzeletan eztabaidak daudela onartuta ere, Lozak "zuhurtzia" eskatu du.

Elkarbizitza eta Memoria Sustatzeko arduradunak ez du datarik ipini, baina ETAk desegitea iragartzeko "denbora asko” beharko ez duela esan du. Ildo horretan, terrorismoa atzean uzteko " behin betiko" pausoa izango litzatekeela gaineratu du.

Lozaren esanetan, ETA desegiteak "birgizarteratzea lortu nahi duten presoak berreskuratzeko" balio izango luke, baina helburu hori lortzeko ETArekin hitz egin beharrik ez dagoela gaineratu du. "ETA desegin egin behar da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea