Politika -
Auzitegi Konstituzionala
UPyDk izango du Asturiasen Gobernua osatzeko giltza
Auzitegi Konstituzionalak PSOEri eman dio, Foro Asturiasi eman beharrean, kolokan zegoen azken parlamentaria. Parlamentua horrela geratuko da: PSOEk 17, Forok 12, PPk 10, IUk 5 eta UPyDk 1.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak PSOEri eman dio martxoaren 25eko Asturiasko hauteskundeen ondoren kolokan zegoen parlamentaria, gaur ebatzi duenez.
Ebazpen horrekin, Parlamentua horrela geratuko da: PSOEk 17 parlamentari izango ditu, Forok 12, PPk 10, IUk 5 eta UPyDk 1.
Hori horrela, UPyDk izango du Asturiasko Gobernua osatzeko giltza, eta babesa PSOE-IUri ala PP-Foro Asturiasi eman erabaki beharko du.
Fororen helegitea
Forok helegitea aurkeztu zuen hauteskundeetako boto-zenbaketaren kontra hauteskundeetako batzordeak ontzat eman zituelako emigranteek eskutitzez, posta-zaku diplomatikoan izan beharrean, bidalitako 332 boto, eta hori hauteskunde legearen kontrakoa da.