Politika -
HAUTESKUNDEAK
Yolanda Diazek "Sumar" izeneko proiektu politiko berria erregistratu du
Hala ere, "Sumar" ez da plataforma bat, ezta alderdi politiko bat ere. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak entzute prozesua hasiko du elkarte horren bitartez Andaluziako hauteskundeen ondoren.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak datozen hauteskunde orokorretara aurkezteko lehen pausoa eman du, "Sumar" izeneko elkartea erregistratuta. Elkarte horren bitartez, herritaren kezkak gertutik entzuteko prozesua hasiko du ekainaren 19an Andaluzian egingo diren hauteskundeen ondoren.
Hala ere, "Sumar" ez da plataforma bat, ezta alderdi politiko bat ere, Yolanda Diazen gertuko iturrien arabera.
"Sumar" Yolanda Diazek azken aldian behin eta berriro erabili duen leloetako bat da.
"Oinarri aurrerakoia" zabaltzeko alternatiba bat eskaini nahi du Yolanda Diazek, PSOErengandik ezkerrera kokatuko dena.