Itxi

Politika

MONARKIA

Errege emeritua Espainiara itzuli da, alderdi politiko gehienek kritikatuta

EITB MEDIA

Galizian belaontzi estropadetan parte hartzeko itzuli da Juan Carlos I.a, eta lagun duen enpresaburu baten etxean igaroko du asteburua. Astelehenean, semearekin, Felipe VI.a erregearekin, bilduko da Madrilen.

0:18
Juan Carlos I.a lagun duen enpresaburu baten etxera bidean. Argazkia: EFE

Juan Carlos Borboikoa arratsalde honetan bueltatu da Espainiara. Duela ia bi urte ihesean joan zen Abu Dhabira, paradisu fiskaletan dirua gordeta zeukala eta atzerrian komisioak kobratu zituela argitara atera ostean.

Alabaina, joan den martxoan, Auzitegi Goreneko Fiskaltzak errege emerituak egindako irregulartasunei buruzko auzia artxibatu zuen.

Juan Carlos I.a Abu Dhabitik Galiziara eraman duen hegazkinak 19:20ean hartu du lurra Vigoko aireportuan. Asteburua Sanxenxon igaroko du, Espainiako belaontzi estropaden txapelketan parte hartzeko. Pedro Campos enpresariaren etxean hartuko du ostatu, eta astelehenean Madrilera joango da, bere semearekin, Felipe VI.arekin, biltzeko.

Alderdi politiko gehienek gogor kritikatu dute errege emeritua Espainiara bueltatu izana, egindakoari buruzko azalpenik eman ez duela eta ardurak argitu ez dituela salatuta.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeak adierazi du "kontuak eman" behar dituela, eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak "atzerrian duen diru guztia Espainiaratzeko" exijitu dio.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena