Politika -
Hiru urteen balorazioa
Mendia: 'Gutxiengoan gobernatzea zaila da, baina ez gaitu beldurtzen'
Mendiak ez ditu hauteskundeak epe motzean aurreikusten eta Rajoyen Gobernuak sustatzen duen "birzentralizazioaren" aurrean, erantzun irmoa eta iragarri du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, Alderdi Popularrarekin zuten akordioaren hausturaren atzean, "EAEko PP Rajoyren murrizketekin deseroso" sentitzen dela dago.
EFEn egindako elkarrizketa batean, Gobernu sozialistaren hiru urteen balorazioa egin du eta ildo honetan, ez ditu erkidegoko hauteskundeak aurreikusten epe motzean.
Egoera honen aurrean Jaurlaritza "lasai" dago eta ez ditugu hauteskundeak epe motzean aurreikusten". "Lehendakariak eta Jaurlaritzak lan gehiegi du mahai gainean eta Euskadiren alde lanean jarraitu behar dugu".
Mendiak onartu du "gutxiengoan gobernatzea zailagoa dela", baina "horrek ez gaitu beldurtzen", gaineratu du.
Honen harira, Mendiak, Odon Elorzak proposatutako konfiantza mozioa baztertu du.
"Birzentralizazioaren" aurrean, erantzun irmoa defendatu du
Bestetik, bozeramaile sozialista Estatuaren "birzentralizazioari" erantzun "irmo" bat ematearen alde azaldu da. Jaurlaritzak ez diela funtzionarioei lanaldia gehituko azaldu du, gutxienez, neurri horren aurka konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa aurkezten duen bitartean. "Erkidegoen eskumenak inbaditu egiten direla defendatuko dugu, lanaldia erkidegoen eskumena delako", azaldu du Mendiak.
Azkenik, Arnaldo Otegiren defentsak aurkeztuko duen helegiteak "funtsa" duela uste du. Gizarteak "ez duela Gorenaren kondena ulertzen" adierazi du eta ETAren indarkeriaren amaieraren ostean, "gizartearen sentimenduarekin bat egiten ez duela" gaineratu du.