Politika -
Bere blogean
Jaurlaritza 'hilda' dago, Urkulluren ustez
Soilik hauteskundeetako interesak eta PSOErenak defendatzea egotzi dio Urkulluk Patxi Lopezi.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak "aulkiari gogor heltzea" egotzi dio lehendakariari eta Jaurlaritza "hilda" dagoela gaineratu du. "Euskadiren interesak defendatze plantak" egiten dituela esan du, baina "soilik hauteskundeetako interesak eta PSOErenak defendatzen ditu", adierazi du.
Blogean argitaratutako artikuluan, "Euskadi geroz eta Euskadi gutxiago da egunak pasa ahala", idatzi du eta 30 urtez "Euskadi eredua" altxa ostean, "dagoeneko ez da existitzen".
Ildo honetan, "beste Jaurlaritza bat behar dugu", adierazi du.
Bere ustez, Euskadik "hildako Gobernu bat du, Euskadiren interesak defendatze plantarekin, baina soilik PSOEren interesak defendatzen ditu".