Politika -

Autogobernuaren defentsa

Patxi Lopez: 'Gobernuan jarraituko dut, inork ez nau joanaraziko'

"Lehendakari den bitartean" ez dituela PPren Gobernuaren murrizketak ezarriko berretsi du Patxi Lopezek.

Patxi Lopez Bilbon. EITB
Patxi Lopez Bilbon. EITB
Lehendakariak autogobernuaren defentsa egin du, Bilbon

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPrekin zuen akordioa hautsita gelditu ostean, Patxi Lopez lehendakariak adierazi du sozialistek Jaurlaritzan jarraituko dutela eta "alderdiko interesengatik" inork ez diela "herrialdeari zerbitzatzeko lana" utzaraziko.

Autogobernuaren eta zerbitzu publikoen aldeko defentsa egin du Bilboko ekitaldi batean eta "batzuei min egin arren, Gobernuan jarraituko dugu, Euskadi eraldatzeko eta krisitik ateratzeko lanean", adierazi du.

PPrekin zuen akordioa hausteagatik penatu da Patxi Lopez, eta EAEko PPk erabakia "Rajoyren murrizketak euskaldunen interesen gainetik" jarri dituelako hartu duela esan du.

Bestetik, kritikatu egin du Alfonso Alonsoren "iraina", izan ere, Rajoyren murrizketak kritikatu, ez ordea, Zapaterok erabakitakoa, lotsagabea izatea" dela esan zion.

Lehendakariak Euskadiren alde "aurpegia" ematen duela defendatu du, eta lehendakari den bitartean, ez dituela PPren murrizketak ezarriko berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea