Politika -
HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK
Granadako Hauteskunde Batzordeak Macarena Olona babestu du, Voxen Andaluziako presidentegaia izan dadin
Andaluces Levantaos koalizioak fikziozko"tzat jo zuen Olonak Granadako Salobreña udalerrian zuen errolda.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Granadako Probintzia Hauteskunde Batzordeak ez du "legezko oztoporik" aurkitu Macarena Olona Voxeko presidentegaia izan dadin ekainaren 19ko Andaluziako hauteskudeetan.
Andaluces Levantaos koalizioak Olonaren hautagaitza bertan behera uzteko eskatu zuen, Andaluzian "ez bizitzeagatik". Gainera, taldeak "fikziozko"tzat jo zuen Olonak Granadako Salobreña udalerrian zuen errolda, Manuel Martin Voxek probintzia horretan duen liderraren etxebizitzan egindakoa, hain zuzen ere.
Hautagaiak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Hauteskunde Batzordeak adierazi du "hautatuak izateko legezko baldintzak" betetzen direla, Andaluziako Hauteskunde Legean eta Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoan jasotakoaren arabera.
Olonak zenbait agiri aurkeztu ditu, hala nola Salobreñan 2021eko azaroaren 25ean egindako errolda eta Hauteskunde Zentsuaren Bulegoko inskripzioa.