Politika -

EITB FOCUS

2023ko EAEko eta Nafarroako hauteskundeetako boto-asmoari buruzko datuak EITBn, astelehenetik aurrera

Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta foru hauteskundeetarako nahiz Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, boto-asmoari buruzko datuak eskainiko ditu EITBk maiatzaren 30etik aurrera, EITB Focus inkestaren emaitzak aintzat hartuta.

EITB focus.
EITB focus.
EITB focus.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetatik asteazkenera, euskal herritarren boto-asmoari buruzko EITB Focus inkesta berriaren datuak eskainiko ditu EITBk. EAEko udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeetarako urtebete gelditzen denean, boto-asmoa aztertu du inkestak.

EITB Focusen emaitzak ETBn, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus webgunearen bidez zabalduko dira ohikoa denez.

Astelehenean, maiatzak 30, EAEko hiru hiriburuetako emaitzak eta alkateen balorazioa eskainiko dira.

Asteartean, maiatzak 31, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeen boto asmoaren eta diputatu nagusien balorazioen inguruko datuak emango dira.

Asteazkenean, ekainak 1, berriz, Nafarroako Parlamenturako eta udal hauteskundeen emaitzen berri emango dute EITBko hedabideek.

EITB Focus inkesta Gizaker enpresak egin du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, maiatzaren hasieran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika Bilbo Donostia Herriak eta Hiriak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Nafarroako Parlamentua EiTB Focus Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Hauteskunde inkestak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia