Politika -

M-15 mugimenduaren urteurrena

Aske utzi dituzte Solen atxilotutako sumindu guztiak

Igande gaueko atxilotu bakarra ere aske dago jada. Guztiek izango dute Solera hurbiltzeko aukera, mugimenduaren urteurrenean.

Fiskaltzak Soletik urruntzeko agindua eskatu du atxilotuen kontra. Argazkia: Efe
Fiskaltzak Soletik urruntzeko agindua eskatu du atxilotuen kontra.
Aske utzi dituzte Solen atxilotutako suminduak

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi ditu igande goizaldean Solen atxilotutako lagun guztiak. M-15 mugimenduaren urteurrenaren ospakizunen baitan 18 pertsona atxilotu zituen Poliziak Madrilgo Sol plazan, eta horietatik bederatzi igandean bertan geratu ziren aske. Beste bederatziak astelehenean utzi ditu epaileak aske, baina erresistentzia, desobedientzia eta agintarien kontrako atentatua leporatzen die.

16:45ean irten dira azken bederatzi atxilotuak Madrilgo Castilla epaitegietatik, eta M-15 mugimenduko 30 bat kide zeuden bertan, atxilotuei elkartasuna agertzeko.

Fiskaltzak Puerta del Soletik urruntzeko agindua eskatu du atxilotuen kontra, baina, kautelazko neurrik gabe utzi ditu aske epaileak. Atxilotuen abokatuek, gainera, errefusatu egin dute Puerta del Soletik urruntzeko agindu "sinbolikoa", pertsonen zirkulazio librerako eskubidearen kontrakoa delakoan.

Poliziak ''jo eta mehatxatu'' dituela salatu dute hainbat atxilotuk epaitegietatik irten ondoren.

Bigarren eguneko atxilotu bakarra ere, aske

Poliziak aske utzi du astelehen honetan aurreko gauean Solen M15 mugimenduarekin lotuta atxilotutako pertsona bakarra. Erresistentzia eta desobedientzia leporatu diote honi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea