Politika -

Erantzuna

Ugarteburu: 'PPk bakearen etsaia dirudi'

Ezker abertzalearen bozeramaileak salatu duenez, PP "pausorik ez ematearen apologia" egiten ari da.

Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea. Argazkia: Efe
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea.
Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzalearen bozeramaileak salatu du Mariano Rajoy presidenteak eta EAEko eta Nafarroako PPren buruek asteburuan egin dituzten adierazpenen ondoren PPk "bakearen etsaia" dirudiela.

Ugarteburuk agiri bat igorri du Rajoyk, Antonio Basagoitik eta Enrique Martinek alderdiko kongresuetan, asteburuan, egindako adierazpenei erantzuteko.

Ezker abertzaleko bozeramailearentzat PPren buruzagiek "pausorik ez ematearen apologia" egin dute eta "gatazka betikotzea, txalotu".

Gaineratu duenez, "berriro ere ETA desegitearen diskurtso antzura itzuli dira haien ardura ezkutatzeko". Izan ere, Rajoyk ETA "baldintzarik gabe eta betiko" desegin dela bakarrik espero duela eta bere asmo bakarra legea aplikatzea dela adierazi du asteburuan.

Gobernuko presidentearen diskurtsoa "oso argia" dela esan du Ugarteburuk, "independentismoaren kontrako legezko neurriak eta neurri politikoak apartekoak direla aitortzen baitu".

"Hitz horiek agerian uzten dute legeak ez duela Justizia bilatzen, salbuespeneko egoera bat eta eskubideen urraketak betikotzea baizik", gaineratu du Ugarteburuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea