Politika -

ELKARRIZKETA EGUN ON EUSKADIN

Mendoza: "Argi dago Gipuzkoa lurralde abertzalea dela eta bi alderdien lehia errepikatuko dela"

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak EiTB Focus inkestaren azken emaitzak errepasatu ditu eta aitortu du Gipuzkoan EH Bildu oso gertu daukatela. Hala, azpimarratu du urtebe dutela arraun egin eta aldea handitzeko.

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea "Egun On Euskadi" saioan
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea "Egun On Euskadi" saioan
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea "Egun On Euskadi" saioan

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak berretsi egin du Gipuzkoa alderdi abertzalea dela eta EAJren eta EH Bilduren artean lehia bizia dagoela datorren udal eta foru hauteskundeei begira. "Gipuzkoan beti izan gara hurbil bi alderdiak", gogorarazi du.

2023ko foru hauteskundeetan egiteko urtebe falta den honetan, EiTB Focus inkestak zabaldu duenez lehia estua eman liteke EAJ eta EH Bilduren artean Gipuzkoan; izan ere, bien artean botoen % 2,5eko aldea egongo litzateke hauteskundeak gaur egingo balira. Horren aurrean, ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan Mendozak esan du "ohikoa" dela Gipuzkoan bi alderdi abertzaleen arteko lehia hori.

Zehazki 0,4ko hobekuntza izango luke EAJk Gipuzkoan, eta bi puntukoa EH Bilduk. Gauzak horrela, aitortu du kezka egon badagoela, eta horregatik urtebete honetan arraun egin eta aldea handitzen saiatuko direla. Hala ere, esan du agintean egoteak desgaste bat sortzen badu ere, emaitzek erakusten dutela "egin dugun kudeaketa ulertu eta babestu egiten dela".

Orain, baina, ez dela kanpaina egiteko unea azpimarratu du, beste egin behar batzuk baitaude aurretik. "Gauza asko dauzkagu egiteko: pandemia, krisia...".

Markel Olanok diputatu nagusi kargua utziko duela iragarri ondotik, Mendozak azaldu du horretarako prozesua irailean hasiko dutela eta ordutik aurrera erabakiko duela alderdiak hautagaiak nortzuk izango diren. Dena dela, argi utzi du Olanok langa "oso altu" utzi duela atzetik datorrenarentzat.

Gobernatzeko aliantzen inguruan galdetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak argitu du lehentasuna erakundeetan egonkortasuna edukitzea izango dela, eta, horretarako, herritarren erabakiari begiratu behar zaiola.

Estatus berria ere izan du hizketagai: Horren arabera, baliteke kanpainako gaia izatea, baina gogorarazi du horri buruz denbora luzez ari direla hitz egiten: "Oinarria jarrita dugu eta borondatea badago, momentu politikoa aukeratu behar da orain", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak EiTB Focus albisteak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Eider Mendoza gaur