Politika -

Oroimena eta Bizikidetza

Hedabideen zeregina, hizpide

EAEko komunikazio talde nagusietako zuzendariek bizikidetzaren helburuan nola lagundu aztertuko dute.

Hedabideen zeregina, hizpide. Argazkia: Efe
Hedabideen zeregina, hizpide.
Isabel Allende eta Shlomo Ben Ami izan dira arratsaldeko saioan

02:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrak hedabideen zeregina aztertuko du gaur.

Mahai-ingurua 10:00etan hasiko da, eta horretan EAEko komunikazio talde nagusietako zuzendariek hartuko dute parte: Alberto Surio (EITB), Juan Carlos Martinez (El Correo), Josean Izarra (El Mundo), Bigen Zupiria (Deia) eta Juan Mari Gatasca (El Pais).

Eguerdian, "Diktaduratik demokraziara" izeneko hitzaldiak eskainiko dituzute. Partaideak, Emilio Guevara Gernikako Estatutuaren txostengilea, Teo Uriarte Askatasunaren aldeko Euskadiko Fundazioko kidea eta Luis Rodriguez Aizpeolea El Pais egunkariko kazetaria.

Atzo, Biltzarraren lehen egunean, bakegintzari, egiari eta justiziari buruzko hausnarketak entzun ziren.

Hori horrela, Shlomo Ben Ami Israelgo Atzerri ministro ohiak adierazi zuen "erabateko'' justiziarekin ezin dela egon gatazkaren konponbiderik. Izan ere, "justizia dagoen tokian, ez dago bakerik".

Isabel Allende senatari txiletarra ez zen ados agertu argudio horrekin, eta, ''denborarekin'', erabateko justiziara ''ahalik eta gehien'' hurbiltzea eskatu zuen, ''egia eta justizia itxurazko herri bat lortzeko oinarriak direlako''.

Aldez aurretik, terrorismoaren hiru biktimak hitz egin zuten: Iñaki Garcia Arrizabalaga, Joaquin Vidal eta Carmen Hernandez.

Iñaki Garciak esan zuen ez duela "inoiz" ahaztuko aita "bahitu eta hil zuten eguna, baina gaur esan dezaket oroimena gorrotoarekin edo mendeku nahiarekin bateraezina dela".

Carmen Hernandezek, berriz, barkatzeko beharra aipatu zuen. "Hasieratik izan nuen argi barkatzeko gai izan behar nuela, neure buruarekin ongi sentitzeko; izan ere, gorrotoak norbere buruari egiten dio kalte, erasotzaileari baino".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea