Politika -

Merkelekin bilera

Tximista batek Hollanderen hegazkina jo du, Berlinera bidean

Frantziako presidente berriak Merkelekin du hitzordua. Tximistak jo ondoren, Parisera itzuli da Hollande, eta, hegazkina aldatuta, Alemaniara abiatu da berriz. Ordubeteko atzerapenarekin iritsi da.

François Hollande Frantziako presidente izendatu berria. EFE
Tximista batek Hollanderen eta Merkelen arteko bilera atzeratu du

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tximista batek François Hollande Frantziako presidente izendatu berriaren hegazkina jo du, eta Parisera itzuli behar izan dute, Frantziako presidentzia iturriek jakitera eman dutenez. Kargua hartu ondoren lehenengo hitzordua Angela Merkelekin du Hollandek, eta, Berlinera zihoan, hegazkinez. Bidean, baina, tximista batek presidentearen hegazkina jo du, eta Parisera itzuli behar izan dute. Han hegazkina aldatu eta Alemaniarantz abiatu dira berriz. 

Ordu eta laurdeneko atzerapenarekin iritsi da Berlinera Holllande, eta, litekeena da eguneko agendan ere aldaketak egotea.

Militar ohoreekin hartu du Merkelek Frantziako presidentea.

Europan bide berri bat irekitzeko konpromisoa

François Hollande sozialistak Frantziako presidente kargua hartu du astearte honetan Pariseko Eliseo Jauregian, estatuburuaren egoitzan, egindakoekitaldi batean. Frantziakoagintari berriak 57 urte ditu eta Nicolas Sarkozy aurreko presidentearenkontra hauteskundeak irabazi eta 8 egunera hartu du kargua. Maiatzaren6an izan ziren hauteskundeak eta Hollandek botoen % 51,6 jaso zuen.

Presidente berriak konfiantza mezua helarazi die herritar frantziarreieta Europan bide berri bat irekitzeko konpromisoa hartu du. "Europangure zain eta guri begira daude. Krisiari aurre egiteko, Europakhazkundea eta elkartasuna behar ditu", adierazi du Frantziako presidenteberriak. Europako kideei "itun berria" eskainiko omen die gastupublikoaren murrizketaz gain "ekonomia sustatzeko ezinbesteko neurriakhartzeko".

Kargua hartu eta berehala Alemaniara abiatu da Hollande, Merkelekin bilera egitera. Ez da izango lehen egunetako hitzordu bakarra, ordea, lehenengo astean konpromiso ugari baititu Hollandek.

Jean-Marc Ayrault, Frantziako lehen ministro berria

Jean-Marc Ayrault, izendatu du Hollandek Frantziako lehen ministro berria. 62 urte ditu Ayraultek, eta Nanteseko alkate izan da, 1984tik. 1997tik Alderdi Sozialistaren arduraduna da Asanblean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea