Politika -

Bizkaia

EH Bilduko militantziak Iker Casanovaren eta Maria del Rioren hautagaitzak bozkatuko ditu ostegunetik aurrera

Mahai politikoek Iker Casanova Bizkaiko ahaldun nagusia izateko hautagai eta Maria del Rio Bilboko zerrendaburu izateko proposatu dituzte. Koalizioko oinarriek ekainaren 9, 10 eta 11n emango dute boza.

Iker Casanova y María del Río. Foto: EH Bildu
Iker Casanova y María del Río. Foto: EH Bildu
Iker Casanova y María del Río. Foto: EH Bildu

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko militantziak Iker Casanovaren eta Maria del Rioren hautagaitzak ekainaren 9, 10 eta 11n bozkatuko ditu. Bizkaiko Batzar Nagusietarako eta Bilboko Alkatetzarako zerrenden buru izateko hautagai bakarrak aurkeztu ditu koalizioak.

Koalizioak gogorarazi duenez, Bizkaiko EH Bilduren Mahai Politikoak Iker Casanova proposatu du, datozen hauteskundeetan Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagai; eta Bilboko EH Bilduren Mahai Politikoak Maria del Rio aurkeztu du Udaleko zerrendaburu gisa.

Proposamen bakarrak izan dira; beraz, igandean hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, EH Bilduko militanteek ekainaren 9, 10 eta 11n emango dute botoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Politika Bilbo Bizkaia Alderdi politikoak EH Bildu Hautagaiak gaur Eguneko albisteak Albisteak Bizkaiko Foru Aldundia Udal eta foru hauteskundeak