Politika -
Melchor Gil auzia
Basagoiti: 'Delitua izan ez arren, ez da zertan zuzena izan'
"Pozten naiz Gilengatik, deliturik ez dagoela berretsi dutelako, baina ez da oso eredugarria 800.000 euroko txaleta erostea", adierazi du Basagoitik.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea Melchor Gil auziaz mintzatu da, izan ere, Fiskaltzak Gilen kontrako kereila artxibatu du. "Pozten naiz Gilengatik, baina "delitua izan ez arren, ez da zertan zuzena izan'", zehaztu du.
Bizkaiko Fiskaltzak Patxi Lopezen koinatuaren aurkako auzia artxibatu du ez baitu egiaztatu ''delitu izan daitekeen ekintzarik''. EAJk zuzendutako Bizkaiko Aldundiak ikertu zuen auzia, txalet bat erosteko diru kopuruak 2005 eta 2009 bitartean izandako diru-sarrerekin bat egiten ez zuela susmatuta.
Onda Vasca irrati katean egindako adierazpenetan, Basagoiti "poztu" egin da Gilengatik, baina 800.000 euroko txaleta erostea "ez da oso eredugarria", Basagoitirentzat.
"Delitua izan ez arren, ez da zertan zuzena izan behar, adierazi du. "Legalki ez da gaitzesgarria, baina erabat ezberdina da gardena edo usain onekoa izatea", zehaztu du.