Politika -

Hollanderen taldea

Manuel Valls kataluniarra, Frantziako Barne ministro

Frantziak Gobernu paritarioa izango du lehen aldiz. Pierre Moscovici izango da Ekonomia ministroa.

Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: Manuel Vallsen Facebook kontua
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: Manuel Vallsen Facebook kontua
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: Manuel Vallsen Facebook kontua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministro berriak François Hollanderen gobernua berria osatuko duten kideen izenak iragarri ditu asteazken honetan. Frantziak gobernu paritarioa izango du aurrenekoz, 34 ministro eta Estatu idazkarien artean 17 izango baitira emakumeak. Katalunian jaiotako Manuel Valls izango da aurrerantzean Frantziako Barne ministroa.

Laurent Fabius izango da Kanpo Arazoetarako ministroa, Pierre Moscovici Ekonomia eta Finantza burua, eta Michel Sapin, Hollanderen kanpaina arduraduna, berriz, Enplegu arloan jarri dute.Hauxe da François Hollande Frantziako presidente berriaren gobernua:

Ekonomia ministroa: Pierre Moscovici.Barne ministroa: Manuel Valls.Kanpo Arazoetarako ministroa: Laurent Fabius.Defentsa ministroa: Jean-Yves Le Drian.Emakumeen eskubideen defentsarako ministroa eta gobernu bozeramailea: Najat Vallud Belkacem.Lan, Enplegu eta Gizarte Elkarrizketarako Ministroa: Michel Sapin.Justizia ministroa: Christine Taubira.Hezkuntza ministroa: Vincent Peillon.Gizarte Gaietarako eta Osasun ministroa: Marison Touraine.Nekazaritza ministroa: Stéphane Le Foll.Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa ministroa: Geneviève Fioraso.Produkzio Erreformarako ministroa: Arnaud Montebourg.Estatu Erreformarako, Deszentralizaziorako eta Funtzio Publikorako ministroa: Marylise Lebranchu.Itsasoz bestaldeko ministroa: Victorin Lurel.Kirol eta Gazteria ministroa: Valérie Fourneyron.Lurralde Berdintasun eta Etxebizitza ministroa: Cécile Duflot.Ekologia ministroa: Nicole Bricq.Kultura ministroa: Aurélie Filippetti.

Jean-Marc Ayraulten lehen eguna

Jean-Marc Ayrault sozialistak François Fillonen lekukoa hartu du Frantziako Gobernuaren buru Matignoneko jauregian egin duten botere-emateen ostean. Ordu erdiko elkarrizketaren ostean, Fillonek 2007ko maiatzaren 17tikizan duen postua utzi du. Sarkozyren agintaldi guztian egon da boterean,eta, Georges Pompidouren ostean, agintean denbora gehien eman duenbigarren gobernuburu bilakatu da.

Ayrault, 62 urteko politikaria, orain arte Nanteseko alkate eta Asanblea Nazionalean alderdi sozialistaren presidente izan da. François Hollande presidenteak atzo bertan izendatu zuen Frantziako lehen ministro. Azken hau bihar bertan egongo da ministro-kontseiluan.

Valls, sektore zentristakoa

Manuel Valls Bartzelonan jaio zen, 1962ko abuztuaren 13an. Aita Xavier Valls margolari kataluniarra da, eta ama Luisangela Galfetti italiarra.

2001ean, Evry herriko alkate aukeratu zuten, eta 2002an diputatu. Harrezkero, gora egin du alderdi barruan.

17 urte zituenean egin zen Alderdi Sozialistako kide, baina frantziar herritartasuna ez zuen lortu 20 urte bete zituen arte. Horrenbestez, ezin izan zuen bozkatu 1981eko hauteskundeetan, François Mitterrandek sozialisten lehen garaipena eskuratu zuenean.

Sozialisten artean, Valls zentristen sektorekoa da, eta "sozial-liberal frantziar"tzat du bere burua.

26 urte zituenean, Michel Rocarden Gobernuan sartu zen, lehen ministroaren eta Parlamentuaren arteko harremanen buru gisa. 2002an sartu zen lehen aldiz Asanblea Nazionalean, eta harrezkero haren ospea handitu egin da, Evry herriko alkatetzan egindako lana dela eta.

Evryn langileak dira nagusi, eta garai horretan segurtasun arazo ugari zituen. Horregatik, segurtasun gaietan aditutzat jotzen dute.

2011n, Alderdi Sozialistaren presidentegaia izateko aurkeztu zen, baina azkenean azken-aurrekoa izan zen sei hautagaien artean.

Ondoren, barne hauteskundeen irabazleak, Hollandek, bere kanpainako bozeramaile izendatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea