Politika -

D3M eta Askatasuna epaiketa

Amaiurreko alderdiek 'zigor politikoak' amaitzea eskatu dute

Haien arabera, Euskal Herrian "ireki den irtenbide demokratikoen prozesuan aurrera egiteko, ezinbestekoa da salbuespenezko politika guztiak betiko amaitzea".

Amaiurreko ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe
Amaiurreko ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan.
Amaiurreko ordezkariak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiur koalizioa osatzen duten alderdiek (ezker abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba) Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren D3Mko eta Askatasuneko 13 kideak absolbitzea eta "ilegalizazioak eta zigor politikoak ezartzen dituen makinaria judiziala" gelditzea eskatu dute.

Koalizioa osatzen duten lau alderdietako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian eta Auzitegi Nazionalean egiten ari diren, eta gaur amaituko den, epaiketak "izaera erabat politikoa" duela salatu dute.

13 pertsona horiek "Euskal gizarteari hauteskunde eskaintza egiteagatik" auzipetu dituztela eta "frogarik eta deliturik gabe" epaitu izana gaitzetsi dute lau alderdiek. Horren harira, epaiketa "ilegalizazio politiken luzapena" besterik ez dela azpimarratu dute.

Haien esanetan, Euskal Herrian "ireki den irtenbide demokratikoen prozesuan aurrera egiteko ezinbestekoa da salbuespenezko politika guztiak betiko amaitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea