Politika -
Desadostasunagatik
Barcinari tartak botatzeagatik akusatutako bik ez dute deklaratu
Yolanda Barcinari Akitaniako Tolosan tartak botatzeagatik auziperatutako bi akusatuk ez dute deklaratu, prozesua “inpartziala” dela uste dutelako.
Erredakzioa
Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidenteari, joan den urrian Akitaniako Tolosan jaurtitako tartengatik akusatutako lau prozesatuetatik bik deklaratzeari uko egin diote, auzia Frantzian epaitu beharko litzatekeela ulertzen dutelako.
Ibon Garcia, Julio Villanueva, Mikel Alvarez eta Gorka Ovejero Iruñean deklaratu dute Auzitegi Nazionalaren erreguz. Akusatuek 10 urteko espetxe zigorra jaso dezakete.
Akusazio partikularra epaitegian agertu ez izanak “harrituta” utzi du Gonzalo Boyer, lau akusatuen abokatua. Bere ustez, prozesua frantziar Estatuan ikertu beharko litzateke, bertan gertatu delako. Gaineratu du Nafarroako foruzainak aritu direla ikertzen, “salatzaileak kontrolatzen dituen polizia”.
Abokatuarentzat “nepotismoa” eman da, bere konpetentziaz gain dagoen lurraldean ikertzen aritu direlako. Horregatik epaia baliogabetuko dela uste du.