Politika -
EAJ, lehendakarigaien bila
Egibar: 'EAJko batzordeak laster iragarriko du bere proposamena'
EAJko GBBko presidenteak adierazi duenez, "literatura ugari dago" EAJko Lehendakaritzarako hautagaien inguruan eta horren gainean lanean egon den batzordeak laster iragarriko du proposamen ofiziala.
Erredakzioa
Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak larunbat honetan adierazi duenez, "literatura ugari dago" EAJko Lehendakaritzarako hautagaien inguruan eta horren gainean lanean egon den EAJko Batzordeak laster plazaratuko du proposamen ofizial bat.
Radio Euskadiko eztabaida politikoa hasi baino lehen, Iñigo Urkullu Lehendakaritzarako hautagai bakarra izango oten den galdetu diote Egibarri. GBBko presidenteak azpimarratu duenez, "literatura eta hitz-jario ugari dago auzi honen inguruan".
"EBBri proposamen bat egin ahal izateko, Lan Batzordean gaude eta oraindik horretan gaude, lanean", esan du Egibarrek; "hemendik egun batzutara Batzordeak jakitera emango du bere proposamena.